Solaskide programaren hitzarmena Nafarroako Gobernuarekin

solaskideNafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak eta AEK-k ahozkotasuna euskaraz lantzeko Solaskide programaren hitzarmena berritu dute. Egitasmoak hainbat urte daramatza martxan lurralde osoko ikastetxeetan, eta DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko A, B eta D ereduetako ikasleek hartzen dute parte. Gazteek mintzamena lantzea da xedea; horretarako, ikasleen adierazteko ahalmena hobetzeko eta ahozkotasuna indartzeko ekintzak egiten dira. Hezkuntza programa honetan, 2020an eta eskola orduetan, 78 eskola taldek hartuko dute parte, eta talde bakoitzari 18 saio eskainiko zaizkio.