Euskara praktikatzeak abantailak ditu

txartelaJakina da AEKren Praktikatu zerbitzuan izena ematen dutenek, euskara praktikatzeaz gain, hainbat abantaila dituztela; esaterako, deskontuak AIZU!, Argia, Gaztezulo eta Harmaila aldizkarien eta Berria egunkariaren harpidetzan. Bada, orain, Praktikatu txartela atera dute, oraingoz Elorrion eta Durangon, doan, berbalagunek % 50eko deskontua izan dezaten Elorrioko Arriola antzokian eta Durangoko San Agustin kultur gunean antolatzen diren euskarazko emanaldietan. Gainera, berbalagunek ez ezik, Elorrioko eta Durangoko AEK euskaltegietako ikasleek ere izango dute aukera deskontu horretaz gozatzeko.