So long, Leonard

urdangarinHotza da-NY-Is cold
Mikel Urdangarin
Zart, 2019

Durangoko Azokako hitzorduan hutsik egiten ez dutenetakoa da Mikel Urdangarin. Azkenengoan,  oso proposamen bereziarekin azaldu zen: zuzeneko disko bat, 2016an Bilboko Campos Elíseos antzokian grabatua, Leonard Cohenen abestien bertsioak biltzen dituena. Batez ere, Cohenen errepertorioko kantu ezagunak aukeratu zituen Urdangarinek orduan (Famous blue raincoat; Suzanne; So long, Marianne; Hallelujah; Take this waltz), oso modu sotil eta sinplean emanak, instrumentazio eta moldaketa askorik gabe (pianoa da abesti gehienen oinarria). Binilozko diskoak Cohenen hamar kantu biltzen ditu, baina, horrekin batera, CD bat ere badakar opari (ohitura bilakatu beharko litzateke binilozko diskoek CDa edo abestiak saretik deskargatzeko kodea ere edukitzea), non, hamar bertsio horiez gain, Urdangarinen errepertorioko beste zazpi kantu ere sartu dituzten: Badira hiru aste, Urriko poema, Katu baltzak eta abar.

Gotzon Hermosilla