Nerea Loiola

loiolaNeguko argiak (Pamiela, 2018). Irati Elorrieta.
Euskadi Literatur Sariaren irabazlea. Berlin, oraina eta iragana, harremanak. Eszena eta erritmo desberdinetan. Zoragarria. Infusio batez eta manta batez lagunduta, gozamena izan da Elorrietak sortzen duen giro horretan murgiltzea. Bukatzerik nahi ez duzun liburu horietako bat.
Amek ez dute (Elkar, 2018). Katixa Agirre.
Eleberri ausart eta bikain honek amatasunaren gaia jartzen du mahai gainean, bere osotasunean. Nahiak, desirak, mugak eta ezinak. Ama onak eta ama txarrak. Guztia intrigazko istorio indartsu batean sostengaturik. Jarraitzeko eta ulertzeko erraza, baina inolaz ere sinplea edo indarrik gabea.
MiƱan (Susa, 2019). Amets Arzallus eta Ibrahima Balde.
Ibrahima Balde migratzailearen bizitzaren kronika da eleberri hau, Balderen ahotsaz eta Arzallusen hitzez sortua. Latza. Gordina. Baina, aldi berean, erraz eta gustura irakurtzen dena; izan ere, benetan dirudi Balde entzuten ari zarela, eta ez Arzallus irakurtzen. Ezinbestean irakurri beharrekoa.