Komunikazioa

tokikomTokikom sariek badituzte irabazleak

Iragan azaroaren 15ean banatu zituzten 2019ko Tokikom sariak, euskarazko tokiko komunikabideetan egiten den kazetaritza lanaren kalitatea aldarrikatzea helburu dutenak. Tokikom toki komunikabideen bateraguneak antolatutako sariketaren laugarren edizioan, hiru sari nagusi banatu zituzten: azalik onenaren saria Debagoieneko Puntua aldizkariak jaso zuen, Antropozenoa izeneko azalarengatik; edukirik onenaren saria Urumeako Kronika egunkariak eskuratu zuen, Artikutzako urtegiaren husteari buruz egindako Urik gabeko urtegi, orain laborategi erreportajearengatik; eta ikus-entzunezkorik onenaren atalean Goiena Telebista saritu zuten, Debagoiena Eraldatzen izeneko bideo sortagatik. Basauriko Ibaigane kultur etxean egindako sari banaketan, epaimahaiak aurten aurkezturiko lanen kalitatea nabarmendu zuen, baita bi aipamen berezi egin ere: Uribe Kostako Hiruka aldizkarian argitaratutako Bayandalai, elur-oreinen azken artzaina? argazki erreportajea eta Durangaldeko Anboto astekariaren Martxoak 31 azala. Zorionak sarituei, eta zorionak tokian tokiko informazioa kalitatez helarazten diguten tokiko komunikabide guztiei!