Lehiaketa

loveEuskaraz, maitasunak saria izan dezake

Gutun bidez zein esaldiekin, amodiozko hitzak sarituak izan daitezke. Dagoeneko abian dira Bergarako Jardun Euskara Elkarteak urtero antolatzen dituen Amodiozko Gutunen eta Amodiozko Esaldien lehiaketak. Amodiozko Gutunen XXVIII. Lehiaketan, 2005ean edo lehenago jaiotakoek har dezakete parte, eskuz edo ordenagailuz idatzitako gutunak aurkeztuta. Amodiozko IV. Esaldien Lehiaketan, aldiz, edonork hartu ahal izango du parte.  Batean zein bestean, jakina, euskaraz idatzitako eskutitz eta esaldiak aurkeztu behar dira. Amodiozko gutunen kasuan, urtarrilaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera edota posta arruntez Jardun Euskara Elkartera igorrita. Esaldiak bidaltzeko epea luzexeagoa izanen da: urtarrilaren 17ra bitartekoa, zehazki. Azken honetan, arestian aipatu posta helbidera ez ezik, 605 71 24 69 zenbakira ere bidali ahal izango dira, whatsapp edota SMS bidez. Bi lehiaketetan, guztira, bost sari banatuko dituzte, otsailaren 14an, San Valentin egunean egingo den ekitaldian. Lehiaketen arauak jardun.eus atarian kontsulta daitezke.