Patricia Luna

luna(Daroa)

Gaur egun ezagutzen ditudan musika estilo guztien artean hiru disko aukeratzea zaila egin zait. Baina hauek izan dira interesik handiena piztu, eta musikaren munduan aritzeko grina eragin didatenak: 
Maitasun berezia diot Placebo taldearen Once More With Feelings diskoari. Nahiz eta rock alternatiboa izan, ahotsa ez da genero zehatzekoa. Bidaietan eta bizitzako hainbat sasoitan2 laguntzeaz gain, beti erakutsi dit zerbait berria.
Aukeratu dudan bigarrena Avicci-ren True da. Musika elektronikoa gehiago ezagutzeko gogoa eragin zidan. Disko honi esker konturatu nintzen gaur egungo teknologiarekin soinu klasikoak ere sor daitezkeela, eta musikalki nahasketa aberasgarriak lortu.
Azkenik, aipatu beharreko diskoa da Bonnie Tylerren Faster Than The Speed Of Night. Beti izan dut bidaide, txikitatik, eta ahots aldetik eragin handia izan du nigan.