‘Antzara eguna’ komikian, Santi Brouard protagonista

antzara

Harkaitz Canok eta Adur Larreak Antzara eguna albumean (Txalaparta) kontatu dituzte Santi Brouard pediatra, politikari eta euskaltzalearen bizitza eta heriotza. Hala, zuri-beltzean erakutsi dute bai protagonistaren konpromisoa bai gerra zikineko kasu entzutetsuenetakoa; bide batez, garaiaren erradiografia ere egin dute. 1984ko azaroaren 20an erail zuten Brouard, bere pediatria kontsultan, eta haren heriotzak zirrara handia eragin zuen Euskal Herrian. Besteak beste, HBko mahai nazionaleko kidea, Bilboko alkateordea eta Legebiltzarreko parlamentaria zen, baina, ezaugarri horiekin batera, beste ezezagunago batzuk ere jaso ditu komikiak, adiskide eta mediku hurbila, txantxazalea, irakurle amorratua eta euskaltzale petoa ere izan baitzen. Horrela, Adur Larreak irudiz eta Harkaitz Canok hitzez, fikzioaren bidez josi dituzte Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak, baita haren ekinbide publikoa eta bizitza pribatua ere.


ganbilaGANBILA antzerki bilduma jarri dute martxan Susa argitaletxeak eta EHAZE antzerkizale elkarteak, Oier Guillanek koordinaturik. Udazken honetan plazaratuko dituzte lehen izenburuak: Bazterreko ahotsak, Beheko Larraine taldearen Atte hil aurretik eta Manifestu bat antzezlanekin, eta Miren Tirapuri sortze prozesuez egindako elkarrizketarekin; Simplicissimus, Tartean konpainiak estreinatu berri duen antzezlanaren gidoia, Patxo Telleriaren testuarekin eta Jokin Oregiren hitzaurrearekin; eta Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejaburen Francoren bilobari gutuna, Igor Elortza eta Unai Iturriagaren gidoiaz gain, Ximun Fuchs zuzendariak sortze prozesuaz idatzitako testuarekin batera. Udaberrian etorriko dira hurrengo hiru tituluak.

 

 

gorputzGORPUTZ MADARIKATUAK
Lucía Baskaran
Alberdania, 2019

Ikusi ote zenuen, hil aurretik, zure bizitza begien aurrean pasatzen? Protagonista ote nintzen irudi horietakoren batean? Ni maitatzera iritsi ote zinen inoiz? Urtebete luze da Martin hil zela, baina Aliziak etengabe jarraitzen du bere buruari galdezka, mutil-lagun zuenaren oroitzapenak torturatuta. Halere, beste bikotekide bat du zain, baita aspaldiko lagun min bat ere, eta ama absentearen mamua… Bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia.

joanaJOANA MAIZ
Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe
Harriet, 2019

Joana Maiz casting zuzendari arrakastatsua da, baina lanik gabe geratu eta  jaioterrira itzuliko da, Bilbora. Dokumental batean lan egiteko aukera sortuko zaio, eta horrela ezagutuko du Lauren Odriozola, etxea galtzeko zorian dagoen 80 urteko emakumea. Ordutik aurrera, ezer ez da berdin izango Joanarentzat, gazteak bere burua ikusiko baitu islatuta Laurenengan. Joseba Larratxek marraztu du Yurre Ugartek idatzitako gidoia.