Sagardotegiak

sagardoaSagardoa, baita latan ere!

Botilatik edo upeletik ez ezik, aurrerantzean latatik ere edan ahal izango da Euskal Sagardoa. Izan ere, Zeraingo Oiharte sagardotegia halaxe merkaturatzen hasi da sagardoa. Zehazki, Euskal Sagardoa jatorri deitura duen sagardoa edan ahal izango da latan. Oiharteren latek 44 zentilitroko edukiera dute, sagardo botila erdiak baino pixka bat gehiago, alegia. Sagardotegiaren jabeek azaldu dutenez, zenbait abantaila eskaintzen ditu latak. Hasteko, edonora eraman daiteke, latek ez baitute hausteko arriskurik; botilek, aldiz, kristalezkoak izanik, beti izaten dute apurtzeko aukera gehiago. Gainera, tamainak ere errazten du edonora eraman ahal izatea.  Horrez gain, Oihartekoek esan dutenez, latak ongi mantentzen du sagardoa. Oraingoz, proiektu pilotua da, baina dagoeneko badago eskuragarri eta edateko pronto, zuzeneko salmenta bidez.