Ikastolak

argiLaguntza ekonomikoa eskatu du Nafarroa Oinezek

Aurtengo Nafarroa Oinez jaiaren aurreikuspen ekonomikoak bete ez direla eta, laguntza eskatu du Tuterako Argia ikastolak, aurtengo hitzorduaren antolatzaileak. Urriaren 20an ospatu zuten, Tuteran, Nafarroako ikastolen aldeko jaialdia, eta, hasiera batean, balorazio baikorra egin zuten antolatzaileek. Eguraldiak guztiz lagundu ez bazuen ere, antolatutako ekitaldiak arazorik gabe burutu zituzten. Orotara, 20.000 bat lagun bildu zituen jaiak, antolatzaileek uste baino gutxiago. Ondorioz, balorazio ekonomikoa bestelakoa izan zen: ez zuten aldez aurretik espero zutena bildu. Horregatik, diru ekarpenak egiteko deia egin du Argia ikastolak. Egitasmoa diruz lagundu nahi duenak www.nafarroaoinez.eus gunean egin dezake, Ibilbide Birtuala izeneko atalean. Horrez gain, kontu korronteak ere zabaldu dituzte jendearen ekarpenak jasotzeko.

Laboral Kutxa:
ES39 3035 0102 3810 2005 4552
Nafarroako Rural Kutxa:
ES58 3008 0003 0539 0183 6324
Caixabank:
ES52 2100 3695 1322 1015 8880