Bidaiak

bhutanDatorren urtean, nora?

Bidaiatzeko asmotan izan, baina helmuga erabaki ezinik dabilenak Lonely Planet argitaletxeak egindako Best in Travel izeneko zerrendei errepara diezaieke, dudak uxatzeko. Bidaia giden argitaletxe ezagunak urtero egin ohi ditu Best in Travel zerrendak. Horietan, hurrengo urtean bidaiatzeko lekurik onenak zerrendatzen ditu, argitaletxeko editore eta egileen iritziak kontuan hartuta. Esaterako, herrialde onenei eskainitako zerrendan, 2020an hauek bisitatzea gomendatzen dute, hurrenkera honetan: Bhutan, Ingalaterra, Ipar Mazedonia, Aruba, Eswatini (2018ra arte, Swazilandia), Costa Rica, Herbehereak, Liberia, Maroko eta Uruguai. Gomendioak urriak iruditzen al zaizkizue? Bada, lasai, zerrenda gehiago dituzte eta: eskualde eta hiri onenen zerrenda, esaterako. Segi, bada, lehenbailehen zerrenda guztiak aztertzera!