Nomadak

tunelaKaleko artea, trenbide zaharrean barrena

Bergara eta Lizarra lotzen zituen Vasco Navarro trenaren ibilbideak kale artea herriz herri eramango du, Nomadak egitasmoari esker. Azpeitiko Dinamoa sormen guneak abiarazia, hainbat erakunde publikoren laguntza jaso du. Bi helburu ditu: Vasco Navarro trenbidearen ondareari balioa ematea, batetik, eta artea kalera ateratzea, bestetik. Horretarako, 41 egunez, nazioarteko zazpi artistak egonaldi artistikoak egingo dituzte trenbide zaharraren ibilbideko herrietan: Azpeitia, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Landa, Gasteiz, Maeztu, Kanpezu, Lizarra eta Iruñea. Herri bakoitzean, arte lanen bat egingo dute artistek, hauek, zehazki: Jens Besser, Bronik, Belen Robeda, Tomas Facio, Esteban Loeschbor, Yone Estivariz eta Elisa Battison. Azaroaren 21ean amaituko da egitasmoa, Iruñean. Azpeitian abiatu zuen egitasmoa Bronik artistak, Urolako trenaren ibilbideko tunel batean egindako muralarekin. Azpeitia, berez, ez zegoen Vasco Navarro trenaren ibilbidean. Aitzitik, Burdinbidearen Euskal Museoa bertan dagoenez, baita Dinamoa sormen gunea ere, herri gipuzkoarra egitasmoaren barnean sartu dute. Artisten arrastoari jarraitu nahi dionak badaki, beraz, nora jo. Gainera, beharbada, artistak lanean ikusteko aukera ere izango du.