Astronomia

saturnoSaturno da ilargi gehien dituen eguzki sistemako planeta

Eguzki sisteman ez da, oraingoz, Saturno baino ilargi gehiago duen planetarik. Orain arte, Saturnok 60 zituela uste zen. Jupiterrek 79 ditu, eta, ondorioz, bigarrena zen eguzki sisteman ilargi gehien zituen planeten artean. Haatik, Mauna Kea-ko (Hawaii) Subaru teleskopioa baliatuz, beste 20 aurkitu dituzte Saturnon, eta, beraz, hura bilakatu da satelite gehien dituena: guztira, 82. Aurkikuntza egin duten zientzialariek jakinarazi dutenez, bost bat kilometroko diametroa dute satelite aurkitu berriek. Horietatik 17 planetaren errotazioaren kontrako orbitan mugitzen dira. Beste hirurak, aldiz, Saturnoren orbita berean.