Bilboko ikasleek beren eguna ospatuko dute

jaiaIkasleen jaia ospatuko dute Bilbon, azaroaren 14an, Atera euskara kalera lelopean. Bilboko AEK-k antolatuta, bitan banatuko da ospakizuna: goizean (10:00-13:00) eta arratsaldean (18:00-21:00). Goizeko eta arratsaldeko ekitaldi nagusia antzekoa izango da: Maria Diaz Harokoaren erailketa izeneko ginkana moduko jokoa Bilbon zehar. Ikasleek, taldeka batuta, pistak topatu beharko dituzte istoriotxoa osatzeko, eta, pista horiek lortzeko, hainbat proba gainditu beharko dituzte, baita hurrengo pista non daukaten jakiteko ere. Behin istorioa osatu eta talde irabazlea izendatu ostean, indarrak berreskuratzeko aukera izango dute: hamaiketakoa goizean eta mokadutxoa iluntzean. Iluntzean, gainera, Bea Egizabalen eta Cesar Marcosen ikuskizunaz gozatu ahal izango dute (Egizabalek ipuinak kontatu bitartean, Marcosek marrazkiak egingo ditu), San Frantzisko kaleko Sarean gunean (Mariaren Bihotza plaza 4).