Aneguria

aneguriaNarratiba sortzearren, eskuartean izan nituen lehen albumak nabarmenduko ditut, hainbat formatutan, bakoitzaren erreprodukzio gailuan behin eta berriz ipintzen bainituen. 
Dirty Dancing. Dirty Dancing (1987) filmaren soinu banda oparitu zidaten lehen biniloa izan zen. Mila esker, izeko Pepa, disko honi esker abesteak eta dantzatzeak egundoko plazera ematen zidatela ohartu bainintzen, 7 urterekin. Durangoko etxeko ganbaran mozorrotu, eta performanceak eginez jolasten nuen. Harribitxia, biltzen dituen askotariko abeslari eta musika estiloengatik: Stay (Maurice Williams & the Zodiacs), Yes (Merry Clayton), Johnny's mambo (Michael Lloyd & Le Disc), Hey Baby (Bruce Channel)...
Ella baila sola. 1996an atera eta emakume erreferente interesgarria izan zen. Mujer florero, Mejor sin ti, No lo vuelvas hacer eta beste gaur egungo abestiak izan litezke, hitzei dagokienez. “Que se te escapa el negro, que se te escapa”...
Gurasoen autoan agertu zen lehen CDa familia bidaietako total soundtrack-a bilakatu zen. The Very Best of Supertramp gaur egun ere biziki disfrutatzen dut La Pepita nire tailer estudioko musika ekipoan. Igo bolumena eta gozatu nahasketa apartaz!

Argazkia: Mauro Saravia