Maite Darceles

darcelesLagun bati entzun nion irakurri egin behar dela askeago izateko, emakumeok bereziki, gizartearengandik jasotako zama handiagoa delako gugan gizonengan baino. Zama arintzeko irakurri.
Kontrako eztarritik (Susa, 2019) polemikoan, Uxue Alberdik hainbat emakume bertsolari elkarrizketatu ditu. Ez dago, noski, emakume izateko modu bat eta bakarra; ez bertso munduan ez bestelakoetan. Baina Alberdiren lanak baieztatuta utzi du bizipen partikular askotarikoen gainetik badagoela jokabide sexista oso larrien multzoa. Oihartzun publikoko edozein esparrutan urratsik eman duen emakume orok identifikatuta sentitzeko moduko egoerak aurkituko ditu.
Tximeleten eternitatea (Sandra Labastie) eta Gorputz madarikatuak (LucĂ­a Baskaran). Aurten Alberdaniak euskarara ekarritako bi eleberri. Istorioek ez dute batere loturarik elkarren artean, baina biak daude kontatuta emakumeen larrutik, eta ardatz garrantzitsuak dira sexualitatea (ikuspegi zabalaz, esnatzea barne) eta norberaren gatazkaren bidea, hots, zer garen eta inguruak zer izatera bultzatzen gaituen.