Italia

erromaErromara joanez gero, erne non esertzen zareten!

Espainia Plazako harmailadi1 jesarrita dagoen jendez gainezka. Erromako plaza ezagunean hain ohikoa zen irudia ez da ikusten iragan abuztutik. Izan ere, Erromako Udalak Espainia Plazako eskalinatan esertzea debekatu du, kultur ondarea zaintzeko asmoz. Erromako tokirik bisitatuenetakoa da Espainia Plaza eta bertako marmolezko harmailadia. 1725ean inauguratua, Gizateriaren Ondarea da, Unesco Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak hala izendatuta. Iragan abuztutik, baina, zortzi poliziak zaintzen dute eskalinata, eta bertan esertzen direnak altxarazi egiten dituzte. Modu horretan, ondareari kalterik ez eragitea bermatu nahi du Udalak. Gainera, debekuak beste zenbait monumenturi ere eragiten die, Fontana di Trevi iturri ezagunari, kasu. Horrez gain, leku publikoetan janzkera “zantarrarekin” sartzea ere debekatu dute. Araua hausten dutenek isuna jasotzen dute: 150 euro eskaileretan eseriz gero, eta 400 eurora bitartekoa ondarea kaltetuz edo margotuz gero. Berez, lehendik ere baziren zenbait debeku: aurreko araudi batek debekatu egiten zuen Espainia Plazako eskalinatan jatea eta edatea, eta aipatu arauak hura osatu du. Oraingoan, baina, polemika piztu du hirian neurriaren aldeko eta kontrakoen artean.