Bertsolaritza

bertsoHastear da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Irailaren 14an hasiko da, Oñatin, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta handik hiru hilabetera amaituko da, abenduaren 14an, Donostian jokatuko den finalean. Tartean, guztira 16 saio jokatuko dira Gipuzkoako hainbat herritan. Zehazki, 7 final-zortziren, 5 final-laurden, 3 finalaurreko eta finala. Orotara, 48 bertsolari ariko dira 2015ean Beñat Gaztelumendik lorturiko txapela eskuratu nahian. Dagoeneko eros daitezke saio guztietarako sarrerak, irailaren 2an ipini baitzituzten salgai www.bertsosarrerak.eus webgunean. Hortik kanpo, saioak jokatuko diren aretoetan erosi ahal izango dira egunean bertan. Txapelketaren xehetasun guztiak ezagutzeko, txapelketari buruzko azpiatala izango du Bertsozale Elkartearen www.bertsozale.eus webguneak. Gainera, www.bertsoa.eus atarian ere jarraipen berezia egingo zaio, saioen laburpenak barne.