Ikasturtea hasteko, ikasle topaketak

kidamAEKren zenbait euskaltegi ikasle topaketak antolatzen ari dira, irailean ikasturte berriari ongietorria modu egokian egiteko. Hortaz, jai giroko ekitaldien inguruan elkartuko dira ikasleak eta irakasleak, udako gorabeherak elkarri kontatu eta ikasturte berrirako asmoez hitz egiteko. Hauek dira prestatzen ari diren horietako batzuk: Azkoitian, 14an; Donostian, 16an; Iruñean, 18an; Gernikan, 23an; Lizarran, 25ean; Ermuan, 26an... Egon adi, berehala jasoko baituzue gonbidapena zuetako askok. Eta, nola ez, animatu joatera! Ziur gauza ugari daukazuela partekatzeko aurreko ikasturteko ikaskideekin!

Kidam magoak bere ikuskizuna eskainiko du topaketa horietako askotan.