AEKren egoitza berria Arrasaten

arrasateDebagoieneko AEK euskaltegiak egoitza estreinatuko du 2019-2020 ikasturtean. Irailaren 11n egingo dute inaugurazio ekitaldia, arratsaldeko seietatik aurrera: aurkezpen hitzaldiaren ostean, euskaltegiko irakasleek ikasleei eskaintzeko sortu duten AEKn kanta abestuko dute; ondoren, magia saioa eta pintxo jana izango dituzte bertaratzen direnek. Iturriotz kaleko 21. zenbakian, lokal berriak lau ikasgela eder dauzka, eta beste bat autoikaskuntzarako; horrez gain, nola ez, harrera gela, irakasleen gela eta biltegia. Inaugurazio ekitaldian, Debagoieneko AEKren 40 urteko historia luzean bertan ibilitako ikasle eta irakasleetako asko izango dira, oraingoekin batera.