IƱigo Dierez

kuttunenakEuskal literatura liburu ederrak ari zaigu ematen azkenaldian eta, hiru aukeratzea zaila den arren, hona hemen nire hautaketa:
Nik sinesten dizut (Elkar, Berria, Jakin, 2019), Samara Velterena.
Kazetaritzaren krisi garaian, La Manada kasuaren inguruan irakur daitekeen analisi ziurrena, bortxaketaren kultura deszifratzea helburu. Zaplazteko ederra, baita ere, komunikabide krudel askori.
Amek ez dute (Elkar, 2018), Katixa Agirrerena.
Amen gaineko istorio gordin eta eder honek Zubikarai saria irabazi zuen 2016an. Hausnarketa sakonak uzten dizkizu amatasunaren eta sormenaren inguruan. Bihotza eztarrian izan nuen une askotan.
Aire ikusezina (Algaida, 2019), Oier Guillanena.
Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sarietan, euskarazko antzezlan onenaren saria. Umorea oinarri, belaunaldi gatazkez, amets galduez, emakumeez eta haien seme-alabez egiten du gogoeta. Antzerkian ere testu ederrak aurki ditzakegula ikusteko adibide garbia.