Elikadura

haragiaGorri edo zuri, kolesterol bete haragi

Osasunerako kaltegarria den kolesterol mota ez handitzeko, haragi gorriaren ordez haragi zuria jatea aholkatu izan dute, urte luzez, osasunaz arduratzen diren aditu eta erakundeek. Alta, Kaliforniako Unibertsitateak (AEB) egindako ikerketa batek hankaz gora jarri du uste hori. Ikerketaren arabera, haragi gorriak bezainbeste handitzen du kolesterol txarra haragi zuriak. Zehazki, haragi gorriaren zein zuriaren gantz kopuru berak janez gero, berdin-berdin areagotzen da kolesterol txarra odolean. Alegia, harturiko gantz ase kopuruak parekoak direnean, antzeko ondorioak izaten dira kolesterol mailan. Ondorioz, ikerketaren egileen ustez, kolesterol kaltegarria murrizteko egokiena da okela gutxiago jatea. Hau da, haragia jatorri duten proteinak landare jatorria duten proteinekin ordeztea: barazki eta eltzekari gehiago jatea, finean.