Ekialde Hurbila

palestinaApp Quads, turistek Palestinar Lurralde Okupatuak aintzat har ditzaten

Jerusalemen eta Palestinar Lurralde Okupatuetan turismo etikoa egiteko aukera eskaintzen du App Quds-ek, Boss Brothersek eta Mundubat Fundazioak garaturiko aplikazioak. Israelek okupaturiko lurrak izanik, Jerusalem eta Lur Santua bisitatzen dituztenek “Palestina ere bisitatzen ari direla” jakitea da aplikazioaren helburua. Finean, bertan bizi diren palestinarren errealitatea hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen die bisitariei. Hartara, “lurraldea bisitatzen ari diren bitartean, bertan bizi diren pertsonen eta kulturen eskubideak errespetatzeko aukera izango dute”. Besteak beste, lurralde okupatuak bisitatzeko informazio baliagarria ematen du aplikazioak, euskaraz zein gaztelaniaz. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin garatua, doan eskura daiteke GooglePlay eta Appstore guneetan.