Zeelanda Berria

superSupermerkatuak, hautesleku

Datorren urtean, hauteskunde orokorrak izango dituzte Zeelanda Berrian, eta, ondo bidean, zeelandaberritarrek supermerkatuetan eman ahal izango dute botoa. Bai, bederen, hautesleku izateko beren-beregi atonduko dituzten supermerkatuetan. Hauteskundeen arautegi berria onartu dute herrialdean, herritarrei botoa emateko moduak errazteko asmoz. Onarturiko neurrien artean da supermerkatuak hautesleku bilakatzea: hautesleek botoa lasai eta modu seguruan emateko nahikoa lekua badute, eta, supermerkatuen jabeak ados egonez gero, hauteslekuak jarriko dituzte herrialdeko supermerkatu eta merkataritza gune jendetsuenetan. Neurri gehiago ere zehaztu ditu arautegi berriak; esaterako,atzerrian bizi diren zeelandaberritarrei erraztu egingo zaie botoa emateko modua. Halere, supermerkatuetan hautetsontziak ipintzeko asmoak piztu du ika-mika handiena. Oposizioko alderdiei, adibidez, ez zaie batere gustatu, uste dutelako egun gobernuan diren alderdiei mesede egingo diela neurriak.