Harribitxi ezezaguna

hardezanEuren belaze beltzetan
Hardezan
DDT, 1997

DDT banatzaile eta argitaletxe alternatiboak 30 urte bete ditu. Albiste pozgarria da: miraria dirudi logika komertzialetik at funtzionatzen duen horrelako elkarte batek hiru hamarkada irauteak, eta, gainera, denbora tarte horretan kalitate handiko hainbeste lan argitaratu izanak. Aurrekoan, DDTko lagun batekin egon ginen honetaz berbetan, eta esan zigun plazaratu dituzten diskoen artean Hardezan taldearena duela kutunenetako bat. “Disko bikaina da, baina oso gaizki saldu zen”. Bai, euskal rockaren historiak horrelako paradoxak ditu. Gaur, hogei urte geroago, euskal rockeko harribitxi galdu hau gomendatu nahi diegu hura entzuterik izan ez dutenei. Hardcore melodikoaren eta gitarraz ongi hornituriko pop punkaren erdibidean (apur bat Superchunk eta antzeko taldeen ildotik), Leire Olaranen ahotsa, Itoizen Ezekielen prophezia kantuaren bertsio ederra...  Badago zertaz gozatu Gorliz eta Plentzia inguruko talde honen harribitxi ezezaguna entzunez.  

Gotzon Hermosilla