Maider Zabalegi

maiderAlison Krauss. Soprano ahots ederreko musikari estatubatuar paregabea Sorotan Beleko Mikel Errazkinen eskutik ezagutu nuen, duela urte mordoxka bat. Bluegrass-countrya jotzen duen biolinista apartak maitasunari, batez ere maitasun galduari, egindako abesti zoragarri asko ditu. Erraietaraino eztiki sartzen zaidan ahotsez abestuak, bizitzako une zailetan aurrera egiteko oso lagungarri izan ditut.
Nanci Griffith. Taldekide dudan Urbil Artolaren eskutik ezagutu nuen kantugile eta gitarrista estatubatuar hau, 90eko hamarkadan; geroztik, beti daramat diskoren bat autoan. From a distance, Trouble in the fields, Listen to the radio, I Wish it Would Rain... bai abesti ederrak! Country-folk amerikarra ardatz diskografia zabala duen musikari hau erreferenteetako bat izan dut.
EƱaut Elorrieta. Musikalki aktibo egon ez naizen urteotan gehien entzun ditudan musikarietako bat. Ez dut galdu haren emanaldietara joateko aukerarik, eta beti disfrutatu dut sarri ez bezala. Deserriko kantak erre arte entzun genuen opor batzuetan, eta guztiz harrapatu ninduen. Hitzek garrantzi handia dute, lasai entzutekoa da. Harian proiektua, berriz, izugarria iruditu zitzaidan zuzenean, bikaina.