Aintzane Usandizaga

usandizagaAzken irakurketen artean modu berezian harrapatu nauten gure plazako hiru lan aukeratu ditut:
Lohia (2018, Pepitas)
Bere zirriborro koadernoa ireki digu Maite Mutuberriak, depresio deitu ohi zaion egoera horretan lokaztuz hori adierazteko bere hitz eta irudien bila. Arkatz-itzalezko poesia lan indartsua dakarkio irakurleari.
Neguko zirkua (2005, Susa)
Lehenengoz irakurri nuenean, ipuinekiko gosea piztu zuen nigan: erabat esaten ez den, baina hor dagoen zer horrekiko lilura. Batzuetan beldurrez berrirakurtzen ditut aspaldiko kutunak, baina Harkaitz Canoren liburuak jarraitzen du nire begirada ezusteko zokoetara bideratzen. Oraindik gose.
Zauri bolodia (2018, Txalaparta)
Oier Guillanek muineraino naturalizaturik dugun hori kolokan jartzeko duen gaitasunak, hitzekin jolasteko grinak, maiz katigatu nau, oholtza gainean zein orri artean. Egilearen kezkei eta ofizioari hertsiki loturiko hausnarketetan barneratuko gara, baina hurbilekoegi sentituko ditugu sarri.