Hezkuntza

euriaIbilaldiari eta Sortzen jaiari laguntza emateko kontuak zabalik

Iragan maiatzaren 19an, euskarazko hezkuntzaren aldeko bi hitzordu garrantzitsu izan ziren Euskal Herrian: Bizkaiko ikastolen aldeko Ibilaldia, Lekeition, eta euskal eskola publiko berriaren aldeko Sortzen jaia, Iruñean. Alabaina, eguraldi txarrak bi jaiak zapuztu zituen. Batean eta bestean, ekitaldi ugari utzi behar izan zituzten bertan behera, eta, giro petralaren eraginez, aurreikusi baino parte hartze eskasagoa izan zuten. Ondorioz, haien itxaropenak ez ziren bete. Aurtengo Ibilaldiaren antolatzaile Azkue ikastolaren zuzendari Ibon Goitiak, esaterako, ekonomikoki “hipotekatuta” geratu direla jakinarazi zuen, alegia, “egoera larrian” daudela. Sortzen jaiaren antolatzaile Sortzen elkarteak ere sostengu ekonomikoa emateko deia zabaldu du. Ondorioz, beren proiektuak diruz laguntzeko kontu korronteak zabaldu dituzte biek.

Ibilaldia:
LABORAL KUTXA
ES83 3035 0042 92 0420028507
KUTXABANK
ES86 2095 0114 60 9117934827

Sortzen jaia:
LABORAL KUTXA
ES98 3035 0058 30 0581172598