Praktikatu zerbitzuaren erabiltzaileak, pozik

praktikatu sariaAEKren Praktikatu zerbitzuak inkesta egin du bukatzear den ikasturtean mintzapraktika egitasmoetan parte hartu duten kideen artean, eta nabarmentzekoa da % 89,1ek oso ondo edo bikain baloratu dutela egitasmoa. Parte-hartzaileen % 70,6 bidelariak izan dira (batez ere euskara praktikatzeko ibili diren euskara ikasleak edo ikasle ohiak); bidelagunek, berriz, bi arrazoi nagusi aipatu dituzte proiektuan parte hartzeko: euskaraz hitz egiteko eremu gehiago topatzea eta praktikatu nahi duenari laguntzea. Parte-hartzaileen % 42k diote “askoz gehiagotan” egiten duela euskaraz egitasmoan dabilenetik; % 41,6k, berriz, “gehiagotan” egiten dutela. Haien artean hainbat sari zozkatu dira, eta hauek izan dira irabazleak: Mari Karmen Mintegia (Gernika), Maite Laconcha (Zarautz), Xiomara Galvis (Azkoitia), Txetxu Urkijo (Laudio) eta Laura Uriarte (Bakio). Bestalde, Praktikatuk, parte-hartzaile guztiei eskerrak emateaz gain, udako mintzapraktika programetara jotzera animatu ditu euskara praktikatu eta euskaraz bizi nahi duten lagun guztiak.