Hezkuntza

eskolaEkainaren 1ean izango da Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Balmasedan

Gorantz goaz, go, go! lelopean, Balmasedan egingo da Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaia. Ohi denez, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolaturiko jaia ekaineko lehen igandean izango da; ekainaren 1ean, zehazki. Jaia Enkarterrietan antolatuta, hainbat helburu bete nahi dituzte antolatzaileek. Lehena, eskualdean euskararen erabilera handitzea, erabilera-maila txikia dutelako Enkarterrietan. Horrez gain, eskualdean euskal eskola publikoa gorantz doala adieraztea, eta eskaera horrek behar berriak sortu dituela azaltzea. Esaterako, Güeñesen institutu berria noiz egingo zain daude; Zallako eskola, aldiz, gainezka dago, eta Sopuertako gurasoak lehen hezkuntza publikoaren alde lanean ari dira azken urteetan. Finean, aurtengo leloak azaltzen duen moduan, euskara eta eskola publikoaren eskaria gorantz doala erakutsiko dute jai eta aldarrikapen egunaren bitartez.