Ehiza: bai ala ez?

ikamika

Iragan maiatzean manifestazioa egin zuten ehiztariek Donostian, “ehizatzeko eskubidea” aldarrikatzeko eta ehizaren aurkakoei “errespetua” eskatzeko. Era berean, politikariei eskatu zieten ehiztariak kontuan hartzeko ehiza arautzerakoan. Gipuzkoako Ehiza Federazioak antolatu zuen manifestazioa, baina Arabako eta Bizkaiko ehiztariek ere babestu zuten. Azken urteotan, handitu egin da ehizaren gaineko eztabaida: debekatzea, zorrotzago arautzea... Ehizaren kontrako iritziak ere asko dira. Esaterako, azkenaldian, talde antiespezistek eta animalistek areagotu egin dituzte protestak. Ondorioz, ehiztarien kexak ere ugaritu egin dira. Ehizaren aldekoak zarete zuek? Debekatu, bere horretan utzi, zorrotzago arautu... zer egingo zenukete? Gorbeialdeko AEK-ko Zigoitiko B1-B2 mailako ikasleak

 1. Julen
Ez nago ados ehizarekin, debekatu beharko litzateke. Soilik onartu beharko litzateke animaliekin arazoak baldin badaude. Hala nola, animalia kopurua handiegia bada (oreinak, basurdeak…), baserritarren lurretan demaseko kaltea eginez gero, eta abar.

2. Ernesto
Ehiza kasu hauetan praktikatu beharko litzateke: alde batetik, beharraren aurrean jatekoa lortzeko baldin bada; eta bestetik, animaliek gizakiari kalte handia eragiten badiote, edo gehiegizko kopurua izatekotan. Horrela bada, ados egongo nintzateke. Hala ere, ondo pasatzeko edo atsegin hartzeko ehiza egitearekin ez nator bat.
3. Dolo
Ehiza beharrezkoa da, animalia basatien kopurua kontrolatzeko eta nekazariak babesteko. Gaur egun, animalia horiek ez daukate inolako harrapakaririk, eta ehiztariak egiten du, nolabait, lan hori, naturan oreka egoteko.
4. Josu
Ados nago ehizarekin. Ehiza dagoeneko araututa dago. Neurriak administrazioek jarri behar dituzte, beti ere, ehiztarien iritzia kontuan hartuta. Momentu honetan espezie batzuekin arazoak daude, eta hori da, hain zuzen, kontrolatu behar dena. Ehiza beharrezkoa da.                     
5. Mari Carmen
Ehiza beti izan da. Antzina ehiza beharrezkoa zen bizitzeko, hortik janaria lortzen baitzuten. Garai honetan desberdina da. Ehiztariek ez dute ehiza bizitzeko praktikatzen, zaletasun bat bezala baizik. Animaliak hiltzea kirola ote? Mesedez! Ez nago batere ados gaur eguneko ehiza praktikarekin.
6. Tomas
Ni ehiztaria naiz, ehiza debekatzea ez da inola ere soluziobidea. Bizidun guztiak jaio, bizi, ugaldu eta hil egiten dira. Gizakiari dagokio naturaren errekurtsoak modu iraunkorrean kontrolatzea. Biologoek ehiztariekin batera aztertu behar dute populazio zinegetikoen bizitza, habitata, migrazioak… arau zuzen eta eraginkorrak ezartzeko eta ehiza egoki praktikatzeko.
7. Jose
Animaliei beharrezkoa ez den mina ematea ez zait batere gustatzen. Beste erremediorik ez badago, bada, ehiza praktikatzen bada, naturan ahalik eta kalte gutxien egin behar dela uste dut.