Vega Iguaran

Aktorea

vegaGustuko duzun filma? Azkenaldian ikusi ditudanen artean, Mary Queen of Scots. Bestalde, betidanik markatu izan nau A Room With a View-k.
Zuzendari bat? Almodovar.
Askotan ikusi duzun filma? Mary Poppins.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Zinema aretotik ez naiz sekula lehenago ateratzen, baina AEBetako komedia zozoak: Scary Movie eta halakoak.
Gustuko duzun aktore bat? Katharine Hepburn.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Lagunduta.
Zinematik atera eta gero... Garagardo bat, nola ez!
Ikusi duzun azken filma? Dolor y gloria.
Eta ikusi nahi duzuna? Ikusi nahi nituenak ikusi ditut.