Beñat Sarasola

sarasolaPiano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano.
Harkaitz Canoren obraren baitan, ez da, ziur aski, onen-onenen artekoa, baina hauxe izan zen Canori irakurri nion lehen liburua. Berez, New Yorken bizi zela (Pasaia Blues idaztera joan zen, Joseba Jaka bekaren laguntzaz) Egunkariarako idatzi zituen kroniken bilduma da, baina ezagun zaio artikulu bilduma soila baino gehiago dela.
The Waves, Virginia Woolf.
Woolfen nobela erradikalenetako bat. Teknika narratiboaren aldetik, maistralana. Sei pertsonaiaren bizitzetan murgiltze hordigarria, bakoitzaren bakarrizketa amaigabeez txirikordaturik. Bederatzi interludio zoragarri ere baditu, egun baten joana zatika deskribatuz bizitzaren zikloak irudikatzen dituztenak.
Lunch Poems, Frank O’Hara.
O’Hara MoMA museoko komisarioa izan zen, eta bazkaltzeko garaian museo ondoko kafetegian idatzi zituen poemek osatzen dute liburua. Pop erreferentziak, surrealismo kutsua, eta halako zorion berezia darizkie bere poemei. Horietako batean dioen bezala, XX. mendea, hondamendiak gorabehera, zoragarria izan daitekeelako.