Zirkulazioa

abiaduraIbilgailuen abiadura automatikoki mugatuko da 2022tik aurrera

Abiadura muga gainditzeagatik gertatzen dira, Europan, istripu gehienak. Hori ekidin nahian, abiadura automatikoki mugatzeko erabakia hartu du Europako Batasunak. Erabakia 2022an jarriko da martxan, hala zehazten baitu EBk onartu berri duen araudiak. Hortaz, urte horretatik aurrera, ibilgailuek gehieneko abiadura mugatzeko sistema automatikoak izan beharko dituzte. Zehazki, GPSa eta bideko seinaleak irakurriko dituzten kamerak. Berez, dagoeneko badira halako sistemak, baina oraingoz ez dute gehieneko abiadura automatikoki mugatzen. Araudi berriarekin, ordea, hala gertatuko da. Gainera, bestelako neurri batzuk ere aipatzen ditu araudiak, hala nola gidariaren arreta monitorizatzeko sistemak ezartzea, hegazkinetan izan ohi diren kutxa beltzen modukoak jartzea eta abar. Adio, beraz, errepidea lasterketa pista dela uste duten gidariei.