Mundua

glaziarraGlaziarretako izotza, gainbehera azkarrean

Urtero, 335.000 milioi tona izotz galtzen dituzte munduko glaziar eremu nagusiek, Alpeetan pilatzen den izotz guztiaren halako hiru, gutxi gorabehera. Are, 1961. eta 2016. urteen artean, lurreko glaziarretatik 9,6 bilioi tona izotz desagertu dira. Zuricheko Unibertsitateak (Suitza) egin eta Nature aldizkariak argitaratutako ikerketa batek jaso ditu datuok. Glaziarrak dituzten munduko 19 eremu aztertu zituzten ikertzaileek, bai glaziarren ikerketan ohikoak diren azterketak eginez bai satelite bidez lorturiko informazioa erabiliz. Alaskan, Groenlandian, Andeetako hegoaldean, eta Kanadako eta Errusiako eremu artikoetan sumatu zituzten izotz galera nagusiak. Asiako hego-mendebaldean, aldiz, izotz kopuruak gora egin duela ikusi zuten. Halere, azken 30 urteotan glaziarretako izotza gero eta azkarrago urtzen ari dela jakinarazi dute. Glaziarretako izotz galeraz ohartarazteaz gain, horrek itsas mailaren igoeran duen eragina ere neurtu dute. Hala, ikertzaileen ustez, itsasoak 27 milimetro egin du gora 55 urtean urtu den izotzaren ondorioz.