Ikastolak

ibilaldiaIbilaldia hartzeko prest da Lekeitio

Maiatzaren 19an egingo dute Lekeition Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko festa handia. 40. urteurrena beteko du aurten Ibilaldiak, eta Lekeitioko Azkue Ikastolak antolatuko du. Haratzago lelopean, hainbat helburu izango ditu aurten: Azkue Ikastolaren hezkuntza eredua zabaltzea, hezkuntza sistema propioa eraikitzeko bidean eztabaidarako plaza izatea, eta ikastolan egindako inbertsioei eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea. Hori guztiori lortzeko, egun osoko egitarau oparoa eskainiko zaie Lekeitiora hurbiltzen direnei. Egunak emango duenaren informazio zehatza https://ibilaldia.eus atariak jasoko du.