‘Neure Korrika istorioa’ lehiaketa zabalik da

idaztenIragan hilean iragarri genuenez, Neure Korrika istorioa lehiaketa martxan du AEK-k. Euskara ikasle ororentzat da, izan AEK-koa edo beste edozein euskaltegitakoa, eta parte hartzeko bi aukera daude. A aukeran, norbere Korrika istorioarekin loturiko argazki bat bidali behar da, istorioa azaltzeko testu labur batekin (45 eta 55 hitz bitartekoa). B aukeran, istorioa idatzi besterik ez da egin behar, gutxienez 175 hitz eta gehienez 200 baliatuta. A nahiz B aukeran, izenburua ipini behar zaio istorioari. Aukera bakoitzeko irabazleak Korrika materialarekin osatutako oparia jasoko du. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 10ean amaituko da; beraz, bizkor ibili eta bidali zuen Korrika istorioak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera!