Udan ere praktika daiteke

berbalagunaHurbiltzen ari zaigu 2018/19 ikasturtearen amaiera, eta, horrekin batera, mintzapraktika talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, birsortu egiten dira, partaide berriak hartuta. Hori kontuan izanda, AEKren Praktikatu zerbitzuak dagoeneko ekin dio udan Praktikatu eta Bizi taldeetan jarduteko izen emateari. Hortaz, zabalik dago udako mintzalagun, mintzakide edo berbalagun taldeetan apuntatzeko epea, ekainaren 14ra arte. Horietakoren batean parte hartu nahi izanez gero, herriko euskaltegian izena eman edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera jo daiteke. Jakina denez, mintzataldeak bospasei laguneko taldeak izaten dira, eta, osatzeko, kontuan hartzen dira parte-hartzaileen zaletasunak, adina eta noiz har dezaketen parte. Euskaraz jarduteko, batu ahal dira tabernan, kafetegian, parkean, paseoan ibiltzeko... haiek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun giroan. Dena doan, baita udan ere.