AIZU!ren azalean agertu nahi?

portadaKorrikaren aurreko bi edizioetan egin zen bezala, oraingoan ere izango da aukera 21. Korrikan parte hartu dutenen argazkiak AIZU!ren azal bihurtzeko. Lekuko eramaile batek, edo beste norbaitek, lasterketako argazki politen bat badauka, eta AIZU!ren azala balitz bezala eskuratu nahiko balu, izango du parada AEKren ikasguetara jota. Argazkiak bertikala izan behar du, eta www.korrika.eus webgunetik tamaina handian jaitsia. Izan ere, AEK-k eta 21. Korrikak eskerrak eman nahi dizkiete, modu batean edo bestean, Korrikan parte hartu duten lagun guztiei, eta eskerrak emateko modu xume bat da hau: bidali edo eraman argazkia hurbilen duzuen AEKren euskaltegira, bertan bihurtuko dute irudi hori AIZU!ren azal. Bost kolore izango dira aukeran: magenta, horia, urdina, gris urdinxka eta berdea.