Donostiak behar al du metrorik?

ikamika

Martxan dira Donostiako metroaren pasabideko lanak. Hirigunea 4,2 kilometroan zeharkatuko du lur azpitik, Easo plazako geltokia eta Lugaritz auzokoa lotuko ditu, eta geltokiak Benta Berrin eta Kontxan izango ditu. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak bultzatutako proiektuak ika-mika ugari eragin du hasieratik. Kontrakoen iritziz, Donostiak ez du halakorik behar, eta diru publiko ugari xahutuko dela salatu dute. Proiektuaren bultzatzaileek, aldiz, garraio zerbitzu publikoa hobetzeko balioko duela diote. Lanak hasita, kexak ugariak dira donostiarren artean: gehiegizko zarata, arrakalak... Zer uste duzue zuek?
Donostiako Amara Berri AEK euskaltegiko goizeko B1-B2 ikasleak

1. Kevin Darnell
Nire ustez, Donostian ez da beharrezkoa metroa. Lanak bukatzen dituztenean, ordea, erabiltzaileak asko izango dira.
2. Jose Maria Alonso
Donostiako metroa ez da beharrezkoa, hirian ez dagoelako biztanle askorik. Autobus zerbitzua eta topoa hobe daitezke, baina diru publiko ugari xahutuko da. Gainera, Kontxatik pasatzen da, eta lekua apurtuko dute. Metroa turistentzat eraikiko dute.
3. Leire Beldarrain
Orain pentsatzen dut ez dela metroa behar. Baina lanak bukatzen direnean, agian biztanle guztiok pozik izango gara. Ez dakit zer gertatuko den. Dena den, obra publikoetan beti xahutzen da diru gehiegi.
4. Macarena Marcet
Metroaren pasabidea ez da beharrezkoa, hiri txikia delako eta leku guztietara oinez, bizikletaz edo autobusez joan daitekeelako. Hala ere, kutsadura gutxituko duela uste dut.
5. Leticia Beloki
Donostian, ez dugu metro premiarik. Hiri txikia da, eta orain dagoen zerbitzuak ondo betetzen ditu donostiarron beharrak, zerbitzu sobera dugu ondo bizitzeko. Diru gehiegi inbertitu behar da lanetan, eta baditugu beste arazo batzuk, etxebizitzarena, adibidez.
6. Miren Fdez. de Troconiz
Metroa oso garraio erosoa omen da, baina hiri handietan. Donostian, ez da beharrezkoa, hiri txikietan nahikoa da beste garraio batzuk bultza-tzea. Gainera, metroaren lanek eragin handia izango dute inguruan.
7. Imanol IguiƱiz
Donostian, metroa ez da beharrezkoa. Gaur egun, 20 minutuan iristen gara edozein auzotatik hirigunera, eta txorakeria iruditzen zait hemen metroaren pasabidea egitea.