Haritz Harreguy

harreguyMikel Laboa: Bat-Hiru
Euskal kantagintzan nolabait sartu ninduen diskoa. Garai hartako bakarlarien lanak entzunda, musika aldetik oso aberatsa iruditu zitzaidan hau. Joxe Mari Zabalaren gitarra zorrotz eta atmosferikoek, eta Mikelen melodiak eta abesteko erak, erabat harrapatu ninduten. Kantu askoren hitzak ere zoragarriak dira!

The Beatles: The White Album
Lennon eta McCartneyren zale amorratua naiz. Disko honetan bereziki aurkitzen ditut geroago talde handi bihurtu zirenen eraginak (Led Zeppelin, Nirvana, Pixies...). Kantuak pop melodikoenetik rock indartsuenera doaz (Sexy Sadie edota Helter Skelter abestiak). Nire ustez, bi abesti konposatzailerik onenak izan dira.

AC/DC: Highway to Hell
Spinu teknikaria naizen aldetik, disko honetako gitarren soinuak txoratuta nauka, eta, gainera, kanta ederrak ditu. Bon Scott gustukoenen artean dudan abeslaria da. Rockerra, baina melodia egile bikaina eta kantari zorrotza. 13 urte nituela, 500 pezetan erosi nion biniloa lagun bati. Mila buelta eman nizkion.