Sopela

Esaera zaharrak, berriro ere

Maiatzaren 4an (larunbata) ospatuko da, Sopelan eta AEKren eskutik, Esaera Zaharren Txapelketaren 26. edizioa. Ohi bezala, atsotitzak, bertsoak, tabernak, musika, lehia eta, jakina, euskara konbinatuko dira bertan, goizetik hasita eta arratsaldea arte; aurten, gainera, bi bertsolari ezagun hauen laguntza izango dugu: Arrate Illaro eta BeƱat Gaztelumendi. Benetan egun ederra pasatu nahi baduzue, sailkapen fase, herri-bazkari, final eta guzti, osatu taldetxoa (2, 3, edo 4 lagun) eta animatu parte hartzen (probatu dutenek errepikatu egiten dute). Apuntatzeko azken eguna apirilaren 29a izango da, astelehena. Aurtengo esaeren zerrenda eskuratzeko edota informazio gehiago lortzeko, bidali mezua E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, edo ikusi www.aek.eus web orria.