Literatura

nobelAurten, bi Literatura Nobel sari emango dituzte

Bat beharrean, bi. Iaz saria eman gabe utzi ostean, Literaturako bi Nobel sari banatuko ditu Suediako Akademiak 2019 honetan. Sexu jazarpen kasu batzuk argitara atera ondoren hartu zuen erabakia Akademiak: 2017an, bertako kide Katarina Frostensonen senarra salatu zuten hemezortzi emakumek. Salaketen ondorioz, Literatura Nobel saria banatzeko epaimahaiko hainbat kidek dimisioa aurkeztu zuten, eta Akademiak erabaki zuen 2018ko saria ez banatzea. Hurrengo urtean bi sari banatuko zituztela ere aipatu zuten, baina azken erabakia Nobel Fundazioaren esku utzi zuten. Orain, Suediako Akademiak baieztatu du hala izango dela, beraz, urrian jakingo da aurtengo bi irabazleen izena.