Kontatu Korrikarekin lotutako zure istorioa, eta eskuratu saria!

korrika21. Korrikaren karietara, Neure Korrika istorioa lehiaketa antolatu du AEK-k euskara ikasle ororentzat. Parte hartzeko bi aukera daude. A aukeran, norbere Korrika istorioaren argazki bat aurkeztu beharko da, eta haren atzean ezkutatzen den istorioa azaldu, gutxienez 45 hitz eta gehienez 55 izango dituen testu laburrean. B aukeran, ostera, norbere Korrika istorioa idatzi beharko da. Kasu honetan, idatziak gutxienez 175 hitz eta gehienez 200 eduki beharko ditu. Jakina, istorioak egilearekin lotura izan behar du, eta istorioari zein argazkiari izenburu bat jarri beharko zaie. Lanak maiatzaren 10a baino lehen bidali behar dira E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, egilearen, euskaltegiaren eta irakaslearen izena ipinita. Aukera bakoitzean, lan bat sarituko da, eta irabazleek Korrika materialari lotutako opari bana jasoko dute. Gainera, AIZU!n ere argitaratuko ditugu bi lan irabazleak. Zeren zain zaudete?