21. Korrika: Klika Garesen, Klika Gasteizen!

klika

Atzerako kontaketa amaitzear da: apirilaren 4an abiatuko da 21. Korrika Garestik, Klika! lelopean, hamaika egunez euskararen lekukoa Euskal Herriko txoko eta bazter guztietara eramateko. Jomuga, berriz, Gasteiz izango da; apirilaren 14an iritsiko da bertara euskararen eta AEKren aldeko lasterketa erraldoia. Hamaika egun, pausoz pauso, eskuz esku, etenik gabe, atsedenik gabe. Indarrak batzeko nahikoa denbora izango da Garesen, Korrikari hasiera emateko prestatu duten egitarauari esker. Azken indarrak xahutzeko ere arazorik ez da izango, Gasteiz egun osoz jai giroan murgilduko duen azken jaiari esker. EƱaut Mitxelena.

Gares

Apirilaren 4an, Garesen, hasiera eguna
EGITARAUA

Bi gune nagusi izango dira: batetik, haurren gunea, Garesko ikastetxe publikoan; bestetik, gune nagusia, Julian Mena plazan (herriko plaza).

8:30ean, diana gaiteroekin herri osoan zehar.
9:00etatik 10:40ra, jolaserako hainbat txoko haurren gunean: puzgarriak, jolasak, aurpegia margotzeko tailerrak, herri kirolak, Tortotxikiko panpinak...
10:40an, hamaiketako berezia.
11:15etik 12:45era, Korrikaraokea.
14:50etik 16:30era, Korrika txikia.
12:00etan, herriko plazatik abiatuta, folklorearen eztanda: laiariak, joaldunak, trikitilarien kalejira, dantza ikuskizuna...
14:00etan, herri bazkaria pilotalekuan. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira. www.korrika.eus webgunean eros daitezke.
15:30ean, kale animazioa.
16:20an, Korrika abiatu aurreko ekitaldia.
17:00etan, Korrikaren hasiera.
18:00etan, Gaitzerdi txaranga eta kilikiak.
19:30ean, Afu eta Ezurte taldeen kontzertua.
22:00etan, larrain dantza.
22:30ean, DJ Map-H.

Gasteiz

Apirilaren 14an, Gasteizen, azken jaia

EGITARAUA

21. Korrika 12:30ean iritsiko da Gasteizera, Andre Maria Zuriaren plazara. Amaierako ekitaldiaren ostean, egun osoko egitaraua izango da hiriko hainbat gunetan. Eguerditik gauera arte, adin guztietarako ekitaldiak noiznahi eta nonahi.

Andre Maria Zuriaren plaza
12:30ean,
21. Korrikaren amaiera ekitaldia. Klika Gasteiz! Amaiera ekitaldia hartzeaz gain, Korrika materialaren salmenta postu bat izango da bertan.

Foru plaza

14:00etatik aurrera, kontzertuak:
14:00etan, Libe.
15:30ean, Trikoma.
17:00etan, Koban.
19:00etan, Gozo-Gozo
erromeria.

Plaza Berria

13:30etik aurrera, hurbileko magia Kidam magoaren eskutik.
13:30etik aurrera,
haurrentzako jolas eta tailerrak.
15:30ean,
Beldurrik ez! akrobazia ikuskizun emozionala Zirkulanduz taldearen eskutik.
16:30ean, DJ Porru
ren emanaldia.

Aihotz plaza

Euskaratik mundura jotzeko gunea izango da. Hala, munduko bestelako hizkuntza gutxituei egingo zaie keinu hainbat ekitaldiren bitartez, baita bi erakusketaren bidez ere: Korrika oinarri hartuta beste zenbait hizkuntza gutxituk egiten dituzten lasterketena bata, eta nazioartean antolatzen diren Korrikei buruzko Korrika Munduan bestea.

13:30ean, dantza ikuskizuna Algara dantza taldearen eskutik.
15:30ean, Arabako emakume bertsolariak.
17:00etan, dantza plazan. Saio parte hartzailea Aziko Folkloriko taldearekin.
18:00etan, Munduko dantzen tailerra eta Korrika abestiaren koreografia Goainen eskutik.
19:30ean, Harresian Zulo taldearen kontzertua.

Baratza aretoa

Zurrunbilo Euskal Arte Eszeniko Garaikideen 4. Jaialdiaren barnean, 19:00etan, Zazpi senideko lana Axut! konpainiaren eskutik.

Landatxo kiroldegia

Gune estaliak herri jantokia hartuko du.

13:30ean eta 15:30ean, bazkaria bi txandatan. Txartela aldez aurretik eskuratu behar da (besteak beste, www.korrika.eus atarian). Menu nagusiaz gain, barazki-jaleentzako,zeliakoentzako eta haurrentzako menua ere izango da. Guztietan bertako produktuak lehenetsiko dituzte. Gainera ekologikoa izango da.

Probintzia plaza

0 km gunea, hots, Arabako produktu eta ekoizleak bilduko dituen gunea.
11:00etatik aurrera, Arabar Azoka: artisau-garagardoak, ardoa, sagardoa, txakolina, nekazaritzako produktuak, Idiazabal gazta, marmeladak, Euskal Herriko artisauen produktuak...
13:30ean, Ardi latxa oihanean galdu zenekoa txotxongilo emanaldia, Martxantila taldearen eskutik.
15:00etatik aurrera, kontzertuak:
15:00etan, Orbanak taldea.
16:30ean, Big Band Berri jazz banda.

Buruileria plaza

13:30ean, Miceren kontzertua.
15:00etan, Bakean dagoena bakean utzi umore bakarrizketa Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik.
16:30ean, Konpost taldearen kontzertua.
18:00etan, Ane Guriaren kontzertua.

Posta kalea

Informazio gunea izango da. 13:00etatik aurrera, hainbat postu izango dira: Gasteizko hainbat eragileren postuz osaturiko Herri Azoka, arabar artisauen azoka eta informazio gunea. Horrez gain, photocall-a: Korrikaren furgonetarekin argazkia ateratzeko aukera.

Bestelako eremu eta eskaintzak
Gune nagusietatik kanpo ere izango dira bestelako zerbitzu eta eskaintzak.

Denda: Zapatari kaleko 20. zenbakian egongo da. Era berean, Andre Maria Zuriaren plazan eta Faroloian materiala saltzeko postu bana izango da.
Tonbola: Mateo Moraza kalearen amaieran, 12:00etatik aurrera.
Kale animazioa: egun guztian, hiriko kaleetan orotariko kale animazioa izango da (albokariak, txistulariak, hankapaloak, trikitilariak, batukadak, txalapartariak, dultzaineroak, karaokea, elektrotxaranga, joaldunak...).

AZKEN JAIA. KONTUAN HARTZEKOAK
- Gune guztiak adin guztietako jendearentzat egokituta egongo dira. Hala, gune lasaiak edo atseden guneak izango dira. Era berean, guneotako irisgarritasuna ere bermatzen saiatuko dira antolatzaileak.
- Gune guztietan izango dira oinarrizko zerbitzuak: komunak, iturriak... Era berean, gune guztietan izango da jateko eta edateko eskaintza.
- Eguraldi txarra eginez gero, aterpe eta toki estaliak izango dira hainbat gunetan. Gainera, halakorik ez duten zenbait gunetako ekitaldiak leku estalietara aldatuko dituzte.
- Mugimendu feministarekin elkarlanean, erasoen kontrako protokoloa prest izango da. Ez da inolako erasorik onartuko: ez sexistarik, ez homofobo, lesbofobo, transfobo, arrazista edo dena delako arrazoiari dagokionik ere.
- Garraioa: zenbait aparkaleku prestatuko dira Gasteizko kanpoaldean: Mendizabalakoa, Buesa Arenakoa eta Lakua-Arriagakoa. Handik gertu dauden garraio publikoak indartu egingo dira, jendea hirigunera gertura dadin.
Autobus antolatuen kasuan, jendea hirigunean utzi ostean, aipatu aparkalekuetara bideratuko dituzte.
- Bezperan autokarabanan eta furgonetetan gerturatzen direnentzat ere leku bat atonduko da.Horren kokapenaren berri sare sozialetan emango dute azken jaiaren aurreko egunetan.
- Informazio gehiago behar izanez gero, adi www.korrika.eus atariari!
- Elkarlanean antolatutako eguna izango da: auzo batzordeak, eragileak, tabernak...