‘Soinujolearen semea’ apirilean iritsiko da zinema aretoetara

soinu

Apirilean estreinatuko dute Soinujolearen semea, Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarrituta, Fernando Bernuesek zuzendutako film luzea. Lehenik, Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldian (apirilaren 5etik 12ra) ikusi ahal izango da, jaialdiari hasiera emango baitio, apirilaren 5ean. Ondoren, hilaren 12an izango du estreinaldi komertziala. Soinujolearen semea ez da izango Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldian ikusi ahal izango den euskal produkzio bakarra. Izan ere, nazioarteko beste zenbait lanekin batera, Eneko Olasagastik zuzendutako Hilos de sororidad dokumentala eta zendu berri den Juanmi Gutierrez zuzendariaren Paseko txoriak eskainiko dituzte estreinakoz.


senidekoIPAR EUSKAL HERRIAN euskarazko antzerkia hedatzeko eta sustatzeko xedez, Ibilki programa antolatu du, seigarren urtez, EKE Euskal Kultur Erakundeak. Hala, euskarazko hamar antzezlan eskainiko dituzte Ipar Euskal Herriko hainbat herritan, 2019ko abendura bitartean. Martxoan hasi zen 6. Ibilki, baina ondorengo hiletan ere emanaldi mordoxka izango da: apirilaren 10ean, Bidarten, Banakike konpainiaren Ilargi arrantza; 17an, Donibane Lohizunen, Axut! taldearen Zazpi senideko; 19an, Hendaian, Metrokoadrokak eta Chimères konpainiek Loraldia jaialdiarekin batera osatutako Anton Abbadia; maiatzaren 4an, Bastidan, Jour de Fête compagnieren Bidea; 17an, Mauleko Mai en scène jaialdiaren barnean, Pez Limboren Oxido; eta 18an, Hendaiako Antzerkiaren Maiatza jaialdian, Ttanttaka konpainiaren Muxua. Hurrengo emanaldiak urrian, azaroan eta abenduan izango dira. Informazio gehiago EKEren webgunean: www.eke.eus.

 

 

 

APIRILAREN 17tik 21era egingo da, Durangon, Topaklown jaialdia. Zazpigarren edizioa du aurtengoa, eta Espainiako, Frantziako eta Kataluniako konpainien sei ikuskizun ikusi ahal izango dira, Zanguango Teatro euskal konpainiaren Esto no me lo esperaba lanarekin batera. Gainera, apirilaren 20ko gauean, Klown Kombat izenburupean, inprobisazio gaua ere egingo dute. Emanaldiez gain, bederatzi ikastaro antolatu dituzte, bertako zein nazioarteko adituek emango dituztenak. Euskaraz bakarra izango da: Joko Eszenikoa eta inprobisazioa, Patricia Urrutiaren eskutik. Ikastaroetan izena emateko nahiz egitarau zehatza ezagutzeko, www.topaklown.com gunera jo daiteke.

animakomFERMIN MUGURUZAREN Black Is Beltza lanak emango dio hasiera Animakom Fest Bilboko Nazioarteko Animazio Zinemaldiari, apirilaren 2an. Apirilaren 8ra bitartean, hainbat animazio lan eskainiko dituzte Animakomen, dela jaialdiaren bi lehiaketa ataletan, dela nazioarteko zinemaldi aipagarrienetako lanak jasotzen dituen atalean. Horrez gain, Animakom sariaren bitartez, animazioan aritzen diren zenbait emakumeren lanari aitortza egingo diote. Aurten Myriam Ballesteros, Isabel Herguera, Izibene Oñederra, Maite Ruiz de Austri eta Begoña Vicario euskal sortzaileek jasoko dute saria. Egitarau osoa http://animakom.com/ atarian dago ikusgai.