Zenbagailua apurtuz

colapsoGizakiaren bukaera
Colapso
Hainbat zigilu (2015)

Munduan zehar badago Colapso izeneko hainbat talde, baina hona ekarri duguna Beasaingoa da. Duela gutxi, EP bat plazaratu dute, Bizhilik, oraindik entzuterik izan ez duguna; hortaz, duela lau urte agertu zen Gizakiaren bukaera iraupen luzeko estreinako lana entzunez gozatuko dugu itxaronaldia. Grind taldetzat jo izan dute behin baino gehiagotan Colapso, baina nik Erresuma Batuko 80ko hamarkadako crust talde aitzindari haien antz handiagoa hartzen diot hirukote honi (Concrete Sox-ena, esaterako). Tempo erdiko riffak eraikitzen dituzte, erritmo gogor eta zapalgarriekin... eta, bat-batean, abiadura azkartu eta zenbagailua gorri jartzen dute. Erritmo aldaketa horien ondorioz, abesti batzuk luze samarrak ateratzen zaizkie hardcorearen ohiko estandarretarako: abesti pare bat bost minututik gorakoa da. Intsa Doktorea izeneko beren diskoetxearen bidez kaleratu zuten diskoa, baina mundu osoko beste hainbat zigiluren laguntza jaso zuten.