Oscar sariak

oskar‘Green Book’ lanak irabazi du film onenaren saria

2019ko Oscar sariak oso banatuak izan dira, eta aldez aurretiko kinielak hankaz gora ipini dituzte. Film onenaren saria eskuratzeko faborito nagusia Alfonso Cuaron mexikarraren Roma zen, baina Peter Farrellyren Green Book gailendu zaio. Dena dela, Cuaronek zuzendaririk onenaren saria jaso  du. Orotara, film biek iruna sari jaso dituzte. Kopurutan, Bohemian Rhapsody lanak (Bryan Singer) eta Black Panther filmak (Ryan Coogler) jaso dituzte sari gehien: launa. Hain zuzen, Bohemian Rhapsodyko protagonista nagusiak, Rami Malekek, jaso du gizonezko aktore onenaren saria; emakumezko aktore onenarena, berriz, The Favourite filmeko Olivia Colmanek. Hautagai nagusien artean zen Yorgos Lanthimosen The Favourite, hamar izendapenekin, baina Colmanena izan da jaso duen sari bakarra.