Euskara

euskaraldia2020an egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa

Jarraipena izango du Euskaraldiak. Zehazki, bi urtean behineko zikloa izango du hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera handitzea helburu duen ekimenak. Horrenbestez, 2020ko udazkenean egingo da bigarren Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Bigarren aldiak bi ardatz izango ditu. Batetik, herritarren hizkuntza ohituretan eragiten jarraituko du, ahobizi eta belarripresten bitartez. Bestetik, erakundeek funtzio aktiboagoa izango dute: beren funtzionamenduan euskararen erabilera areagotzeko neurriak bultzatuko ditu Euskaraldiak. Hots, erakunde publikoei, elkarteei, gizarte eragileei, enpresei eta bestelakoei eskatuko zaie konpromiso zehatzak hartzeko, euskararen erabilera areagotze aldera. Horretarako, 2019an hasiko dira lanean. Beraz, aurten ere ez da geldirik izango Euskaraldia. Izan ere, bigarren edizioa prestatzeko lanez gain, lehenak eman duena jasotzen eta aztertzen jarraituko baita.