Amaia Espinosa

espinosa(Gaur Ez)

Gauza pila bat baloratzen dut abeslari edo talde bat gustatzen zaidala erabaki aitzinetik; adibidez, originaltasuna, zuzenekoa, emozioren bat sentiaraztea… Ezaugarri horiek guztiak kontuan hartuta, hauxe da nire aukera:
Ibeyi: Ibeyi (2015)
Ibeyi (yoruba hizkuntzan, ‘bikiak’) taldea erdi kubatar, erdi frantsesak diren bi ahizpak osatzen dute. Pianoan eta kaxan oinarritzen badira ere, elektronikak indar handia du haien musikan. Zoragarria da ikustea eta entzutea, bi emakume hauen eskutik, melodia xume batek zertan bukatzen ahal duen.
Liher: Hauts (2016)
Indarra kantatzean eta agertokian. Horixe da Lide Hernando emakumea. Ahotsaren modalitateekin jolasten daki, batzuetan goxo, bertzetan gogortasunez, eta beti soul kutsuaz lagunduta.
Natalia Lafourcade: Musas Vol.1 (2017) eta Musas Vol.2 (2018)
Los Macorinos gitarristen laguntzaz, latinoamerikar folkloreari egiten dioten omenaldia izugarrizkoa da.